Gorlizeko haurreskola
Jolas eremu naturalak2026-05-05
Material naturalak erabiliz jolaserako gune bat sortu dugu, maldan kokatua dagoen espazioa aprobetxatuz. Ingurune txikia baino atsegina da, haurrek modu askean jolastu eta beren garapen integrala sustatzeko pentsatua.
Guneak hainbat elementu ditu, hala nola txirrista, hondar-kutxa eta oreka-jolasak, esploraziorako, mugimendurako eta sormenerako aukera anitz eskainiz. Oro har, ingurune osoa da, haurrei naturarekin harremanetan esperimentatzeko, deskubritzeko eta gozatzeko aukera ematen diena. Bestalde, sarreran, aterpetxo bat eraiki dugu haurrek jolasak edo kotxetxoak aparkatzeko. Gainera, esan bezala malda aprobetxatu da graderio bat egiteko.

