Dipladenia edo Mandevilla: jatorria, barietateak eta zaintza
2026-05-19
Kolore-festa lorategian, balkoian edo terrazan! Dipladenia, Mandevilla izenez ere ezaguna, Hego Amerikan sortutako landarea da, Brasilgoa hain zuzen ere. Ezin hobea da lorategiari edo lorontziei kolore- eta bizitasun-ukitua emateko. Artikulu honetan azalduko dizkizugu zein diren landare honen barietate ezagunenak eta behar dituen zaintzak.
Dipladenia landare igokari mardula da, berde ilun koloreko hosto distiratsu sendoak ditu eta tronpeta itxurako loreak. Kolore eta intentsitate askotako loreak ditu: gorria, arrosa, zuria, horia, etab. Zentzumenak pizten ditu, kolore biziez gain, bere usaina ere bereizgarria baita.
Beraz, lorategirako landare apaingarri bat nahi baduzu, Dipladenia aukera ederra da! Hori bai, ez zaizu erraza egingo barietate bat aukeratzea, aukera ugari daude eta!
Diplademiaren barietate ezagunenak
- Sanderi: Mandevilla arrosa izenez ezaguna, barietaterik ohikoena eta ezagunena da. Lore handi eta ikusgarriak ditu, arrosa, gorri edo zuriak.
- Boliviensia: Sanderi baino gogorragoa da, eta tenperatura hotzak hobeto jasaten ditu. Lore txikiagoak ditu eta kolore arrosa edo zurikoak izan ohi dira.
- Splendens: Kolore gorri biziko loreak ditu, eta hostotza beste barietateenak baino trinkoagoa da.
- Alice du pont: Barietate hibridoa da; lore arrosa zurbilak eta hosto handi eta distiratsuak ditu.
- Sundaville Red: Lore gorri biziak ematen ditu, 15 loreko multzo handietan ager daitezkeenak.
Dipladeniaren zaintza
Orain, landare honek behar dituen zainketak errepasatuko ditugu. Ez du zainketa handirik behar, baina loraldi ikusgarria lortzeko komeni da jarraibide batzuk zehaztasunez jarraitzea. Gainera, bere loreak oso iraunkorrak direnez, merezi du ondo zaintzea.
>Argia: Argi asko behar du; horregatik eguzkiak zuzenean jotzen duen toki batean jartzea komeni da; egunean gutxienez lau orduz egon dadin eguzkitan. Udan, ordea, eguzki-ordu beroenetatik babestea komeni da, hostoak ez erretzeko.
>Tenperatura: Landare tropikala denez, tenperatura epelak edo beroak behar ditu ondo hazteko. 18ºC eta 26ºC arteko tenperaturak dira egokienak.
>Ureztatzea: Neurriz ureztatu behar da; substratua heze mantendu behar da, baina putzurik gabe.
>Substratua: Dipladeniak ondo drainatutako eta mantenugai ugariko substratuak behar ditu.
Zure ustez, zein da egokiena zure lorategi edo terrazarako? Zatoz gure Jardinarium zentroetara eta ezagutu Dipladeniak. Eman distira zure lorategiari!
Itzuli

