Itzuli da egun osoa hazka ibiltzeko sasoia. Eltxoek guri ez ezik landareei ere kalte egiten diete. Horregatik, haiek uxatzeko, landare usaintsu batzuk gertu izatea komeni da, uxagarri naturala jariatzen baitute. Eta, noski, ezin dugu ahaztu zitronela!
Limoi-usaineko geranioa da, zitronelarekin batera, euli eta eltxoetatik libratzeko erremediorik eraginkorrenetakoa. Limoiaren antzeko usain freskoa zabaltzen du, eta horrek intesktuak urruntzen laguntzen du. Kontuan izan, eltxoen kontrako landare gisa duen funtzioa behar bezala betetzeko, eguzkitan edo itzal gutxiko leku batean kokatu behar dela. Gainera, oso landare apaingarria da: lore arrosa edo zuri ederrak ditu, baita hosto berde bizi eta ukitu belusatukoak ere. Guk gogoko dugu!


Albahaka da zure lorategian, terrazan edo baratzean tokiren bat izatea merezi duen beste landareetako bat. Zure errezetei, freskagarriei eta koktelei zaporea emateaz gain, eltxoak urrun mantentzeko gaitasuna ere badu.


Eltxoak uxatzeko beste landare batzuk ere badaude, hala nola:
- Izpilkua
- Menda
- Erromeroa
Eltxoen ziztadak saihesteko aholkuak
Gogoratu, halaber, beste neurri batzuk ere hartu behar direla eltxoen ziztaden biktima ez izateko:
> Eltxoen aurkako uxagarria aplikatu azalean
> Jantzi mahuka luzeko arropa
> Eltxo-sareak jarri leihoetan eta ateetan
> Uxagarri elektrikoak edo ultrasoinudunak ere erabil ditzakezu.
> Maiz hustu ur-putzu guztiak, adibidez, lorontziak.
> Kontuan izan egunsentia eta ilunabarra direla eltxoen jarduera handieneko uneak.
Kaixo, uda! Agur eltxoak!

