Kanpoko landareen ureztaketa udaberrian
2026-06-10
Nolakoa izan behar du kanpoko landareen ureztaketak udaberrian? Eta zenbatean behin ureztatu behar dira landareak?
Garai honetan zure loreak eta landareak egoera ezin hobean mantentzeko zenbait aholku eta trikimailu azalduko dizkizugu.
Jarraitu irakurtzen!
Urtaro honetan zaila da ureztatzeko jarraibide orokor bat ezartzea; izan ere, gure herrialdeko klima ez da berdina eskualde guztietan. Zenbait tokitan beroa gehiegizkoa izaten hasten da eta ureztatzea eguneroko jarduera bihurtzen da; beste batzuetan, berriz, euria da landareen aliatu nagusia.
Nolanahi ere, argi dago landareek neguan baino ur gehiago behar dutela, baina udan baino gutxiago. Eguraldiaren eta landareak kokatuta dauden lekuaren arabera, udaberrian lurzorua heze egoten da eguzkiak estutu arte. Ureztatzeko unerik eta ordurik egokiena goizean goiz edo ilunabarrean izaten da, eguzkiaren intentsitatea txikiagoa denean. Iluntzean ureztatzen baduzu, sustraiek 12 ordu baino gehiago izango dituzte beren ur-beharrak modu egokian asetzeko.
Ureztatzea optimizatzeko eta ura alferrik ez xahutzeko, GARDENAren ureztatze-programagailu bat erabiltzea gomendatzen dizugu. Horrela, erraz aukeratu ahal izango duzu ureztatzearen hasierako eta amaierako ordua, baita ureztatze bakoitzerako nahi duzun emaria eta iraupena ere.



Edonola ere, Espainiako zenbait eskualdetan bizi dugun muturreko lehorte-egoera dela eta, eta datozen hilabeteetarako aurreikuspenak oso pozgarriak ez direnez, gaur egun inoiz baino garrantzitsuagoa da ureztatzea modu arduratsuan egitea. Gure “Muturreko lehortearen aurrean, ureztaketa arduratsua” artikuluan egoera klimatiko honi aurre egiteko kontuan hartu beharreko gomendioak eta neurriak aurkituko dituzu. Irakurtzera animatzen zaitugu!
Itzuli

