KANDELEN ETA INTSENTSUEN IKASTAROA: ARRAKASTA HANDIAREN OSTEAN…DATA BERRIA!

2026-10-21

Kandelak eta intsentsuak egiteko gure lehen ikastaroak izan duen harrera ikusita, data berri bat prestatu dugu! Azaroaren 8an, berriz ere kandelen eta intsentsuen munduan murgilduko gara, usaimenarekin eta sormenarekin jolastuz, eta gure eskuekin pieza bereziak sortuz. Ikastaroa Aiora Urbietak, sendabelarren espezialistak, gidatuko du.

📅 Azaroak 8
🕥 10:30ean
💶 25 €
📍 Kimubat Garden · Azpeitia
🎟️ Plaza mugatuak

Ez galdu aukera! 🌿 Izena eman: garden@kimubat.eus | 697 25 02 92

Itzuli