Aiako Iturraran parkea

Parke eta lorategiak

Iturraran lorategi botanikoaren barruan dago lorategi hau, Euskal Herrian mehatxatuak edo galbidean dauden espezieak erakusteko asmoarekin. Erakusketa izaera kaltzikoa duen arrokaiaz, silizedun arrokaiaz, bi urmaelez, ura jariatzen duen horma batez eta zohikaztegiaz osaturik dago. Proiektuaren diseinuak bere osotasunean azalpen izaera izateaz gain, guneetan barrena modu mailakatuan ibiltzeko aukera ematen du lursailaren orografiari esker, eta ikuspegi desberdinak eskaintzen ditu. Horrela, eremuari ikuspegi paisajistiko eta apaingarria eman zaio.

Itzuli