APIRILEKO ZEREGINAK. Zein dira hilabete honetako zereginak eta zer landatu dezakezu?
2024-04-11
Udaberria iritsi da. Argi gehiago, egun luzeagoak eta koloretsuagoak. Udaberriko beroa dator, baina euria ere bai. Gaztelaniazko esaera zaharrak dioen bezala, ” abril aguas mil”. Horregatik, garrantzitsua da hilabete honetan gure landareekin arreta berezia izatea. Aldaketa atmosferikoek kalte egin diezaiekete. Hauek dira apirilean egin beharreko lanak.
Lorategi bikaina!
- Zomorroak hedapen betean daude, udaberrian indar handiagoz jarduten dute, bareak, barraskiloak… ugariak dira.
- Lorategia garbi mantendu, belar txarrak ateratzea esan nahi du horrek.
- Ongarriztatzeko unea da.
Udaberriko erraboilak landatzeko unea da (daliak, gladiolo edo ezpata-loreak, kalak, indietako kanaberak, azuzenak…), udan loratzeko.
- Orain, ureztapenak aldizkakoak izan behar dute. Euria egiten duen klima batean bizi bazara, ureztatzeak kontrolatu behar dituzu.
- Azter itzazu mangerak, aspertsoreak eta programatzaileak, dena prest egon dadin eta ezerk huts egin ez dezan.
- Landareak askapen geldoko ongarri mineral batekin erabiltzea funtsezkoa da horiek indartzeko eta zati berdeak garatzeko.
- Landare-tipologia bakoitzerako ongarri espezifiko bat erabili.
- Lorategian sasoiko landareak landatu ditzakezu: petuniak, tageteak, bitxiloreak, ziniak, begoniak, impatiensak, ageratumak…
Soropila prest!
- Ura eta airea sustraietara iristeko, garrantzitsua da eskarifikatzea.
- Ongarri organikoak erabili, hala nola zizare-humusa edo zaldi-simaurra, hazkuntza estimulatzeko.
- Mozketak ia astean behin egin beharko dira, 4 edo 5 cm-tik beherako altuera saihestuz; izan ere, horrek fotosintesia normaltasunez egitea eragotziko luke.
- Ongarri likidoarekin ongarriztatu.
- Ureztatze-sistemak behar bezala funtzionatzen duela egiaztatu.
Koloreztatu zure terraza!
- Oraindik egin ez baduzu, udaberriko landareak landatu, hala nola begoniak, impatiensak, petuniak, tageteak, ageratumak…
- Erabili landaketa-substratua, substratu unibertsala edo kanpoko substratua
- Kaktusak birlandatzeko unea da.
- Igokariak hormatik, saretetatik edo barandetatik bideratu.
- Udazkeneko erraboilak kendu, eta leku fresko eta ilun batean utzi, datorren urtean berreskuratu ahal izateko.
Norberaren uzta!
- Udako baratze-sailetarako lana egin eta lursailak prestatu.
- Mahatsak eta masustak landatzea pentsatu baduzu, orain da unerik egokiena horiek landatzeko.
Pepinoak, kalabazinak, tomateak, piperrak, alberjiniak eta lekak landatzeko garaia da.
- Ongarritze-maiztasuna eta -dosia handitu egin behar dira.
- Ureztatzeko ordurik onena goizeko lehen ordua da.
- Intsektizida natural bat erabili erasotzen hasten diren izurriteei aurre egiteko. Garai honetan euli zuria, beldarrak, landare-zorriak… ager daitezke.
- Belar usaintsuak eta sukaldaritzakoak kimatu eta kontsumitu ditzakezu (menda, melisa, oreganoa, perrexila…)

