Azaroko lanak. Zein dira azaroan egin beharreko lanak eta zer landa dezakezu?

2024-11-15

Hotza badator eta horrekin batera, gure landareek bizirik irautea nahi badugu, egin beharreko zainketak aldatu egin beharko ditugu. Ez lo hartu! Hona hemen azaroan egin beharreko hainbat lan:

Lorategia

  • Azken inausketa eta garbiketak egin zuhaixka eta heskaietan.
  • Udazken eta negu sasoiko landareak landatu: alhelia, biolak, pentsamenduak, kalendula, bellis perennis…
  • Ongarri gutxi bota.
  • Udaberriaren hasieran loratuko diren erraboil-landareak landatu.
  • Hosto lehorrak bildu eta erabili fosforo eta potasan aberatsa den konposta lortzeko.

tareas noviembre kimubat garden jardinarium lorategia jardin invierno cuidados

Zelaia

  • Belarra moztu eta altuera egokitu, hazkunde handieneko garaian baino altuago gera dadin.
  • Hostoak eta gainerako hondakinak kendu. Zelaia garbi mantentzeak, onddoek eragindako gaixotasunak agertzea zailduko du.
  • Neguan erabat sartu aurretik, azaroa hilabete aproposa da belar txarrak kendu eta herbizidak aplikatzeko.
  • Kaltetutako edo soildutako eremuak badituzu, horiek estaltzeko garai ona da.
  • Gaurik hotzenetan belarra manta edo oihalekin estali.

tareas noviembre kimubat garden jardinarium lorategia jardin invierno cuidados

Terraza

  • Gaurik hotz eta haizetsuenetan landarerik sentikorrenak etxe barrura sartu.
  • Hauek dira sasoi honetarako landare egokienak: Alheli, bellis perennis, pentsamenduak, biola…
  • Landare igokarien adarrak inausi eta garbitu, adar berriak eman ditzaten.
  • Landare aromatikoak inausi, berriro kimu berriak eman ditzaten.
  • Udazkeneko erraboil-landareak landatu.

tareas noviembre kimubat garden jardinarium lorategia jardin invierno cuidados

Baratzea

  • Baratzea garbitu eta sakon ongarritu, konposta ere gehitu diezaiokezu.
  • Nahastu hosto lehorrak eta lurra, materia organiko kopurua handitzeko.
  • Atseden begetatiboan dauden hosto erorkorreko fruta arbolak inausi.
  • Fruta-arbolak edo zuhaixkak badituzu, babestu hotzetik mantekin edo babesteko material espezifikoekin.
  • Gutxiago ongarritu
  • Laranjak eta basoko-fruituak biltzen has zaitezke.
Itzuli