Barbakoa garaia hasi da!

2026-07-01

Udako terrazak eta barbakoak dira gehien gustatzen zaizkigun planetako batzuk. Zure terrazan edo lorategian barbakoa bat jartzea pentsatzen ari bazara, hemen dituzu barbakoa egokiena hautatzeko gako nagusiak.

Obrako barbakoa bat jartzeko lekurik ez baduzu, ez kezkatu. Gaur egun gero eta aukera gehiago daude. Hori bai, aukeratzerakoan, kontuan izan behar dira espazio erabilgarria eta barbakoari emango diozun erabilera.

Barbakoa elektrikoak edo gasezkoak ezin hobeak dira terraza edo balkoietarako. Gogoan izan garrantzitsua dela terraza edo balkoia itxita ez egotea, espazioak aireztapen egokia izatea. Horrez gain, tapa duen modelo bat aukeratzea gomendatzen dizugu; horrela, kea ez da goiko solairuetara igoko.

Ikatzezkoek elektrikoek edo gasezkoek baino bero-ahalmen handiagoa dute eta oso errazak dira garraiatzeko eta garbitzeko. Gainera, zale askok estimatzen duten ezaugarria dute: janariari ematen dioten ke-usain eta zaporea.

Zure jardinean egurrezko barbakoa jartzeko tokirik baldin baduzu, ez izan zalantzarik, aukera bikaina dira. Asko irauten dute, janariaren zaporea indartzen dute eta tamaina zein diseinu askotan aurki ditzakezu. Gure kuttunenak dira.

 

 

Barbakoa baten osagarri nagusia parrila da. Merkatuan mota askotakoak aurki ditzakegu, eta alde handia dago erabiltzen dituzten barrote edo sareten arabera.. Biribilak, karratuak edo V formakoak aurki ditzakezu, eta material desberdinetakoak izan daitezke: burdina, txapa, altzairu herdoilgaitza edo harria.

Jarraian, guretzat arrakastatsuenak diren hiru parrila motak aurkeztuko dizkizugu:

 

>Arrainentzako parrila: arrain osoak prestatzeko dago diseinatua. Bi parrilez osatuta dago eta forma ganbil samarra du, arraina zanpatuta gera ez dadin. Sauvic etxearen parrila altzairu herdoilgaitzez dago fabrikatua, tenperatura altuei eta suaren eraginari ezin hobeto eusten die. Arraina txingarretan azkar eta eroso prestatzeko aukera bikaina da.

>Parrila bikoitza:  parrila hau oso egonkorra eta erresistentea da. Barbakoa barruan, lurrean edo tximinia batean erabil dezakezu. Barazkiak eta haragi zati txikiak erretzeko aproposa da. Gure apustua Sauvic-en parrila bikoitza da, % 100 altzairu herdoilgaitzez egina, kalitate eta iraunkortasun handikoa.

>Parrila hedagarria: parrila mota honek marko erregulagarria du, neurri desberdinetako parriletara egokitzeko, neurrira egindako parrilarik behar izan gabe. Parrila mota honek egurrezko kirtenak eta erresistentzia handiko altzairuzko egitura ditu, sukaldean ari zaren bitartean kalitaterik onena eskaintzeko. Apustu segurua, era guztietako barbakoetara egokitzeko modukoa eta altzairu herdoilgaitzez egina % 100ean. Sauvic-en produktu izarra.

Zure terraza edo lorategirako barbakoarik egokiena zein den jakin nahi baduzu, eskatu aholkua gure adituei.

Orain bai, ekin lanari!

Itzuli