Ezagutu landatzeko ditugun hiri baratzeak eta prestatu zure baratzea etxean

2026-02-23

Zure errezeta gustukoenak prestatzeko falta zaizkizun osagaiak eskura izatea gustatuko litzaizuke? Erromeroa, albaka-hosto batzuk, perrexila, tomatea… Ezer ez da ezinezkoa! Etxean baratzea izatea, elikagaiak beti eskura izatea da. Eguzkiak hainbat orduz ematen dion txoko bat baduzu, laborantza-mahai batean zure baratzea sortzera animatzen zaitugu; txikia izan arren, baratze ederra izango da.

Hasteko, aurkitu leku eguzkitsu eta zabal bat, labore-mahaia sartu eta eroso lan egin ahal izateko. Laborantza-mahai mota ezberdinak daude, bakoitzak bere ezaugarri propioak ditu, zure beharretara egokitzeko.

Hona hemen hiri-baratzeetarako mahairik moldagarrienetako batzuk!

LABORANTZA-MAHAIA
Hiri-baratzeetako izarretako bat da, erabiltzeko erraz delako eta diseinu erakargarriagatik. Landareek behar dituzten zaintza lanak zutik  egin ahal izatea oso faktore positiboa da, eta oso kontuan hartu beharrekoa horrelako mahai bat aukeratzeko orduan. Zure bizkarrak eskertuko dizu!

Gainera, labore-mahai arinak dira, eta erraz garraiatu daitezke. Horregatik, merkatuko mahairik arrakastatsuenak dira. ELHO markaren modelo bat da. Baina, marka horrek modelo gehiago ere baditu, tamaina eta kolore desberdinetakoak; betiere material birziklatuz eginak.

Hauek landa ditzakezu bertan: piperrak, tomateak, zerbak, letxugak, belar-aromatikoak eta azak.

LABORANTZA BERTIKALA
Aukera hau ezin hobea da tokirik ez baduzu! Gainera, bertikala denez, landareen manipulazioa askoz erosoagoa da.

Duten oztopoetako bat da ezin direla sakontasun handia behar duten laboreak jarri. Garapen laburreko landareak landu ditzakezu, hala nola marrubiak, letxugak edo belar aromatikoak. Hori ere ez dago hain gaizki, ezta?

KAXA-BARATZEA
Kaxoi itxurako egiturak dira. Laborantza-mahai mota honekin oso argi izan behar duzu non jarriko duzun, ez baita erraza lekuz aldatzea. Baratzea edukitzeko modu originala da, kolorez margotu dezakezu eta zure lorategia apaindu. Eman ukitu berezia zure lorategiari baratze kaxa-baratzearekin eta landatu espinakak, martorria, azenarioak, apioa, babarrun berdeak, berenjenak…

HAZKUNTZA-LOREONTZIAK
Ontzi hauek oso erraz mantentzen eta maneiatzen dira, arinak baitira. Ezin hobeak dira hiri-baratze txikiak egiteko.

Leku gutxi baduzu, loreontzi hauen zale bihurtuko zara. Guk ELHO markako Grow Pot Square modeloa gomendatzen dizugu. Funtzionala eta dekorazio-elementua da. Polipropileno birziklatuz egina dago.

Hiri-baratzeetarako hazkuntza-ontziak mila forma eta diseinutan aurki ditzakezu, batzuk espezie zehatzak ereiteko daude diseinatuta.  Letxugak, patatak, marrubiak eta luzokerrak gustatzen bazaizkizu, loreontziak dira zuretzat aukerarik egokiena!

Hiri-baratzeen laborantzan, dela landare-mahaietan, dela loreontzietan, oso kontuan izan behar dugu substratu mota. Ezustekorik nahi ez baduzue, “Substratu motak” artikulua irakurtzea gomendatzen dizuegu. Substratu txar batek zuen uzta hondatu dezake!

Bat edo beste, zein aukeratu ez baldin badakizu, gure Jardinarium zentroetan aukeratzen lagunduko dizugu eta zure zalantza guztiak argituko dizkizugu. Animatu eta gozatu hurbileko uzta gastronomiko propioaz.

Itzuli