Gabonetako mahaia apaintzeko aholkuak

2025-11-26

Gabonetako mahaia apaintzeko elementu naturalak eta landareak

Gabonetan erabat sartuta gaude! Artikulu honetan Gabonetako mahaia goxo apaintzen lagunduko dizugu. Erabili naturako elementuak!

Hona hemen jai hauetan landareak erabilita mahaia eder eta dotore apaintzeko hainbat aholku:

  • Mahai gaina: sasoiko landareekin egindako sorta bat jarri mahaiaren erdian. Poinsettiak, Ardisia Crenata, pinu adarrak, gorostia edo Gabonen ezaugarri diren koloretako edozein landare txiki erabil dezakezu. Kontuan izan sortak baxua izan behar duela, mahaikideak ikusteko oztoporik ez izateko.
  • Girlandak eta adarrak: hosto berdeko girlandak, pinu edo gorosti adarrak erabil ditzakezu platerak inguratzeko edo mahaian jartzeko.
  • Plateren dekorazioa: gonbidatu bakoitzaren plateraren ondoan pinu edo gorosti adar txiki bat jarri dezakezu, apaingarri gisa. Mahaikideen izena duen txartel txiki baten osagarri gisa ere erabil dezakezu.
  • Ezpainzapitako naturalak: kanela edota gorosti adarrak erabil ditzakezu ezpainzapitakoak sortzeko. Lotu adarrak kolore gorriko, urre koloreko edo zilar koloreko zinta batekin eta prest izango duzu.
  • Kandela-euskarriak landareekin: pinu-adarrak edo landareak dituzten kandela-euskarriak jar ditzakezu. Buztinezko edo kristalezko ontzi gardenetan ere jar ditzakezu kandelak, landareekin edota goroldioarekin apainduta.
  • Pitxerrak: beirazko pitxer edo ontzi txikiak badituzu, sasoiko adar edo loreekin beteta jar ditzakezu mahaian.

Azkenik, mahaian jarriko ditugun dekorazio-elementuak aukeratzeko garaian kontuan izan behar da gure mahaiaren forma. Mahaia biribila bada, apaingarria erdigunean jartzea gomendatzen da. Gure mahaia karratua edo laukizuzena bada, berriz, landare-sorta biribilen ordez, konposizio karratuak erabili.

Itzuli