Hazi zure landareak LED argiekin

2023-03-15

Gaur egun, nahiz eta argi naturalik ez duen etxe batean bizi, landareak eduki ditzakegu! Edozein gelatan eduki ditzakezu, gainera, LED fokuen laguntzarekin.
Barneko landare batek eguzki-argirik gabe bizirauteko eta argi artifizial batekin osasuntsu hazteko, argia ezin hobea izan behar da. Horrek esan nahi du landarea garatzeko potentzia, tenperatura eta argi-espektro egokia duen bonbila behar dugula.

Indoor-a landatzeko LED argiak dira gomendagarrienak, eraginkortasun handia eta kontsumo txikia dutelako. Gure Jardinarium zentroetan zure landareentzako LED argi-eredu egokiak aurkituko dituzu. Horiek aukeratzean, kontuan hartu:

• Hazkunde-fase bakoitzerako argi egokia erabiltzea.
• Eguzki-argiak argi-espektro osoa du, ostadarraren kolore guztiekin, landareek kolore horiek guztiak behar dituzte, baina bi bakarrik dira ezinbestekoak haientzat: gorria eta urdina. Argi gorria eta urdina konbinatuz osasuntsu haziko dira gure landareak.
• Garrantzitsua da landareen zikloak errespetatzea; beraz, jasotzen duen argi-iraupenak bat etorri behar du urteko garaiarekin eta landare motarekin. Egunak laburrak direnean: 8 orduko argia eta 16 orduko iluntasuna. Egunak luzatzen direnean, 16 orduko argia eta 8 orduko iluntasuna beharko dute.

Itzuli