IKASTARO BERRIA: Ezagutu zure txakurraren ilea
2026-11-24
Txakur guztiek ez dute ile mota bera, eta bakoitzak bere ezaugarriak eta zaintza-beharrak ditu. Ba al dakizu zein den zure txakurraren ile mota eta nola zaindu behar den behar bezala?
Ikastaro honetan, txakurren ile mota desberdinak ezagutzeko eta identifikatzeko aukera izango dugu. Haien ezaugarriak aztertuko ditugu, eta bakoitzari eman beharreko zaintza egokia zein den ikasiko dugu. Izan ere, ile mota bakoitzak arreta berezia behar du, eta hori ezagutzea ezinbestekoa da gure lagun iletsuaren ongizatea eta ilearen osasuna bermatzeko.
Ikasteko, zalantzak argitzeko eta gure txakurren eguneroko zaintzari buruz gehiago jakiteko aukera paregabea izango da.
Hizlaria: Anuska Bretaña Alberdi, txakurren ile-apaintzailea.
Ikastaroaren informazioa:
- Eguna: Abenduak 12, larunbata.
- Ordua: 10:30.
- Prezioa: 10 euro.
- Elebitan.
Izen-ematea eta informazio gehiago:
697 25 02 92
garden@kimubat.eus
Animatu eta etorri zure txakurraren ilea hobeto ezagutzera!


