Kimubaten “Bertatik Mahaira” showcookinga antolatu dugu
2026-08-07
Bertako eta sasoiko elikagaiek zapore aparta eskaintzeaz gain, gure lurraren historia, kultura eta osasuna ere islatzen dituzte. Horregatik, Kimubaten “Bertatik Mahaira” showcookinga antolatu dugu: ikasteko, inspiratzeko eta bertako produktuei beste begi batzuekin begiratzeko aukera paregabea.
Saioan, Anne Otegik, sukaldariak, garaiko produktuekin errezeta erraz, osasungarri eta goxoak prestatuko ditu zuzenean. Sukaldaritzako trikimailu eta aholku praktikoak partekatuko ditu, etxean ere erraz aplikatzeko moduko ideiekin.
Bestalde, Aitziber Aizpuru nutrizionistak produktu horien nutrizio-balioa azalduko du: zergatik aukeratu bertako eta sasoiko elikagaiak, nola konbinatu eta nola txertatu eguneroko elikaduran modu osasungarri eta orekatuan.
Ikasi, dastatu eta eraman inspirazioa etxera. Etorri esperientzia gastronomiko paregabe honetaz gozatzera eta ezagutu gure inguruko produktuek eskaintzen duten guztia.

Lekua: Kimubat
Data: Irailaren 17a
Ordua: 18:00
Prezioa: 25€
Adi ibili plazak mugatuak dira eta! Animatu eta eman izena!
Itzuli

