Landareen estanpazioari buruzko tailerra egingo da Kimubaten
2026-09-23
Landareen formak, testurak eta koloreak oihalean islatzeko teknika ezagutzeko aukera izango dute parte-hartzaileek.
Azaroaren 15ean, landareen estanpazioari buruzko tailerra egingo da Kimubaten. Teknika honen bidez, landareek eskaintzen dituzten formak eta testurak oihaletan inprimatu eta diseinu originalak sortzen dira.
Virginia Ameztoy izango da jarduera gidatuko duena, eta estanpazio-teknikaren oinarrizko ezaugarriak eta prozesua azalduko ditu. Tailerrean zehar, parte-hartzaileek teknika praktikan jartzeko aukera izango dute, eta beren poltsa propioa diseinatu eta sortuko dute.
Tailerra azaroaren 15ean, goizeko 10:00etan, izango da Kimubaten. Parte hartzeko prezioa 40 eurokoa da, eta material guztia prezioaren barruan dago. Gainera, parte-hartzaile bakoitzak tailerrean sortutako poltsa etxera eramango du.
Interesa dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute: garden@kimubat.eus helbidera idatziz edo 697 25 02 92 telefonora deituz.


