Naturaren altxorrak. Parte hartu argazki lehiaketan!

2020-07-28

Parte hartu martxan jarri dugun argazki lehiaketan! Naturarekin lotura duten irudien lehiaketa izango da: animaliak, landareak, paisaiak… Naturan aurkitzen diren elementu, txoko edo barietate ederrenak ezagutaraztea du helburu lehiaketak. Euskal Herriko zein beste leku batean ateratako argazkiak aurkeztu ditzakezu.

Bi irabazle egongo dira. 100€-ko eta 50€-ko txartela irabaziko dute irudi politenek. 2020ko abenduaren 31ra arte izango dute irabazleek diru-txartela Azpeitian dugun gardenean erabiltzeko.

Parte-hartzaile bakoitzak nahi adina argazki bidali ditzake eta argazkien edizio programekin aldaketak, ukituak eta argazki-muntaiak egiteko aukera izango duzu. Bidali zure argazkia komunikazioa@kimubat.eus helbidera (zure izen eta abizenak zehaztuz).

Lanak aurkezteko epea 2020ko abuztuaren 30ean amaituko da. Animatu eta bidali zure argazkia!

IRAKURRI DATU PERTSONALEN BABESA

Itzuli