Neguko baratzeari eta sasoiko lanei buruzko ikastaroa egingo da Kimubaten

2026-09-29

Urriaren 14an, asteazkena, neguko baratzeari eta sasoiko lanei buruzko ikastaroa egingo da Kimubat Gardenen. Udazkena une garrantzitsua da baratzea negurako prestatzeko, eta sasoi honetan kontuan hartu beharreko hainbat alderdi landuko dira saioan.

Ikastaroaren bidez, parte-hartzaileek neguko baratzea nola prestatu eta garai honetan zer lan egin daitezkeen ezagutzeko aukera izango dute, baratzea zaintzen jarraitzeko eta datozen hilabeteetarako prest uzteko.

  • Data: urriak 14, asteazkena.
  • Ordua: 18:00etan.
  • Lekua: Kimubat Garden.
  • Izen-ematea: Parte-hartzea doakoa izango da, baina aldez aurretik izena eman beharko da: garden@kimubat.eus helbidera idatziz edo 697 25 02 92 telefonora deituz.

Itzuli