Urrian zer landatu? Ezagutu udazkeneko landareak!
2026-10-13
Urriari ekin diogu: bero-egunak atzean geratu dira, tenperaturak pixkanaka jaisten ari dira eta egunak gero eta laburragoak dira. Udazkena sasoi bikaina da lorategiari kolorea emateko eta baratzeko lanekin jarraitzeko. Hona hemen hilabete honetan landatzeko hainbat aukera!
- Pentsamendua kanpoan landatzeko aproposa da, argi asko behar baitu. Udazkenean landatzen baduzu, materia organikoz ondo ongarritutako lurra erabil ezazu. Ongarri horrek landarea elikatuko du lehen hilabeteetan, baina 60-90 egun igarotakoan berriro ongarritzea komeni da.
- Erika landare sendoa da, eta eguzki betean zein itzal erdian haz daiteke. Eguzkiak loraldia indartzen laguntzen du; beraz, aprobetxatu udazkeneko eguzki-orduak! Kontuan izan ez zaiola ur gehiegi pilatzea gustatzen: ureztatu neurriz.

- Mugurdiak eguzki-argi zuzena behar du fruituak handiagoak, gozoagoak eta mamitsuagoak izan daitezen. Emaitza onak lortzeko, egunean 8-10 orduz eguzki zuzena jasotzea komeni da.
- Bignonia hazkunde azkarreko landare igokaria da, eta kanpoan hazteko egokia. Eguzki betean hobeto loratzen da, baina itzal erdian ere haz daiteke. Babestu haizetik, eta gozatu haren edertasunaz!

- Krisantemoa landare gogorra eta hazteko erraza da. Luzaroan eder mantentzeko, jarri leku fresko eta ondo aireztatu batean. Giro beroegietan, loreak azkar zimeldu daitezke.
- Lorategian hesi berde eta apaingarria sortu nahi duzu? Evonimoa aukera bikaina da. Landare gogorra eta hazteko erraza da, eta baditu heskai trinko, hostotsu eta apaingarriak osatzeko egokiak diren hainbat espezie.

Landatu urrian eta gozatu udazkenaz!
Itzuli

