Zure kanpo espazioak udaz gozatzeko ezin hobeak dira!
2025-07-07
Uda betean murgilduta gaude eta berarekin batera datoz jaien garaia, barbakoak aire zabalean eta momentu ahaztezinak gure lorategi, balkoi eta terrazetan! Une ezin hobea da kanpoko espazioak ahalik eta gehien aprobetxatzeko, eta familiarekin zein lagunekin partekatzeko.
Jaiak eta barbakoak
Uda ospatzeko, gure kanpo ezpazioan ospatzea baino hoberik ez dago. Senideak elkartu, parrilla piztu, janari eta edari goxoak dastatu… Momentu ahaztezinak bizitzeko garaia da!
Zure lorategiaz gozatu
Lorategia, terraza edo balkoia zure oasi partikularrak dira. Landarez eta lorez inguratzeak, gunea edertzeaz gain, giro lasaia eta erlaxatua sortzen du. Liburu bat irakurtzeko, siesta egiteko edo naturaz besterik gabe gozatzeko gunerik egokiena da zure lorategia.
Kanpoko altzairirik politenak
Zure lorategia, balkoia edo terraza are atseginagoak izan daitezen, garrantzitsua da kanpoko altzariak erosoak eta estetikoki atseginak izatea. Sofa eta aulkietatik hasita, mahai eta hamakeraino, zure estiloa islatuko duten piezak aukeratu, kanpoko espazioak guztion lekurik gustukoenak izan daitezen.
Landarez inguratuta
Landareak udako protagonistak dira. Kanpoko guneak bizia eta kolorea ematen dieten landare loredun eta landare berde anitzekin osatu.
Lorategi, balkoi eta terrazaz gozatu
Izan balkoi txiki bat hirian, edo terraza handi bat mendian, gune bakoitza paradisu pertsonala bihurtu daiteke. Gehitu kuxin koloretsuak, jai-argiak eta apaingarriak, aire zabaleko une bakoitza berezia izan dadin.
Beraz, jantzi txanorik gogokoena, edari freskagarria prestatu eta udaz disfrutatu!
Itzuli

