Santo Tomas Lizeoa: liburutegia, gradak eta atsedengunea

Jolas eremu naturalak

2026-04-27

Donostiako Santo Tomás Lizeoan egindako paisaia-proiektuak kanpoko espazioak eraldatu ditu, haurren eguneroko gozamenerako ingurune atseginagoak, dinamikoagoak eta naturalagoak sortuz.

Lehen esku-hartzean, jolasa eta atsedena uztartzen dituen parke bat sortu da. Bertan nabarmentzen dira armiarma-sarea, igotzeko eta esploratzeko, eta tobogana duen grada handia; espazio polibalentea da, hitz egiteko, elkartzeko edo antzerkia egiteko.

Bigarren esku-hartzean, lehen existitzen ez zen biribilgune bat sortu da, autobusa edo kotxeak modu ordenatu eta seguruan itxaroteko gune egokia eskainiz, eguneroko antolaketa eta erosotasuna hobetuz.

Azkenik, liburutegiaren ingurua irakurri eta jolasteko espazio sortu dugu. Solariuma eta jardinerak zementu grisa leundu dute, giro berdeagoa eta atseginagoa sortuz.

Emaitzarekin oso pozik gaude, batez ere, haurrek espazioa berea egin dutela nabaritzen dugulako.

Itzuli