Zizurkilgo espazio berria: jolasteko mila modu
Jolas eremu naturalak2026-09-14
Zizurkilgo haurrek jolasteko eta abenturak bizitzeko jolasgune berria dute.
Espazio natural honetan, txoko bakoitzak aukera desberdin bat eskaintzen du: ezkutaketetan jolasteko, jolas sinbolikoak asmatzeko, oreka jolasetan ibiltzeko edo jauzika ibiltzeko.
Etxetxoek eta muinoek esploratzeko eta istorio berriak sortzeko aukera ematen dute, eta ohe elastikoak, berriz, energia guztia askatzeko gonbidapena egiten du. Gainera, maila ez berdinetan dauden eserlekuak atseden hartzeko, lagunekin elkartzeko edo taldean egoteko ipini dira.
Jolastokia baino gehiago da: motrizidadea eta sormena lantzeko, deskubritzeko eta elkarrekin gozatzeko espazioa.
Zalantzarik gabe, Zizurkilgo haurrak ez dira aspertuko!

