Tomateen zaintzari buruzko gako guztiak ikasteko tailerrak

Apirilean zehar topera gabiltza Furgobaratzarekin, tomateen landaketa eta zaintzari buruzko gako guztiak ezagutarazteko. Gaur eta bihar, tailerrak izango ditugu Beasainen, Azkoitian eta Ordizian, eta hurrengo asteetan Hernanin, Tolosan, Ekogunean, Orion, Zumarragan, Legorretan eta Urnietan topatuko gaituzue.

TAILERREN EGUTEGIA KONTSULTATU

Zer da Furgobaratza?

Zerbitzu ibiltaria da, tutoretza eta produktu ekologikoen salmenta eskaintzeko helburu duena. Aisialdirako baratze eremu publikoetan zehar mugitzeko sortu zen, baina baita mota ezberdinetako ekitaldi zein azoketan baratzegintza eta lorezaintza ekologikoa sustatzeko ere. Eskaintzen dituen zerbitzuak honakoak dira:

Baratzezainei zalantzak argitzen laguntzen diegu in situ (gaixotasunak, landaketa garaiak, erabili beharreko ongarri kantitatea…)
Garaian garaiko landare eta hazien salmenta. Bertako  barietateak, komertzialak, bai eta exotikoak ere. Beti ekologikoak, noski!

Zerbitzua hilerokoa edo aldizkakoa izan daiteke. Aurrez aurrekoa, gertukoa eta ordutegi beharretara egokitua.

Itzuli