Muskizeko Cantarrana Eskola

Jolas eremu naturalak

Muskizen aurkitzen den Cantarrana eskolak Haur Hezkuntzako eremua berritzea eskatu ziguten. Bi eraikenen artean zeuden sarbideak oso irisgarritasun txarra zuten eta jolasteko espazio bakarra asfaltoa eta karpa bat ziren. Horrela, mikroespazio ezberdinak sortu dira. Bat, esploraziora bideratuta. Bertan, hondargunea eta baratza ekologikoa egiteko txokoa eraiki dugu.

Lehenengo honek lanabesakin, polea sistemakin eta mahaitxo batzurekin hornitu da. Eta bestetik, aterpe eremua sortu da, antzoki egitura ezberdinekin, adierazpen artisikorako pentsatuta (kortina zabal batekin). Aldi berean, taldean egoteko egitura bezela ere erabili daiteke euria egiten duenetarako. 

Gainerako eremuan, bi eraikinen arteko guneak eta inguratzen duten hormak elkartuz, mugimendu espazio bat sortu da, arrautza frijitu formako marrazkiak eta erliebeak asfaltoan jarri dira  eta horman bertikaltasuna eta horizontaltasuna lantzeko egitura anitzak eskaini dira, akazia enbor, sokak eta bestelako elementu anintzak erantsiz.
 

Itzuli