Urretxindorrako Ikastola Bilbao, goiko parkea

Jolas eremu naturalak

Nondik Lab enpresarekin elkarlanean sortutako espazioa da. Ikastolaren azkeneko pixuan kokatuta dago eta haurrak jolasteko eta ikasteko eremu ezin hobea da. Alde batetik, elementu jostagarriak daude, mendixkak, oreka jolasak, izkutuan ibiltzeko txokoak, etab. daude. Bestalde, naturarekin jolasean ibiltzeko eta norberak bere barazkiak erein eta jasotzeko hiri-baratzeak instalatu dira. Eremua oso zabala da eta korrika eta saltoka ibiltzeko aukera ematen du. Picnic eremua ere badago, egurrezko mahaiekin. Azkenik, jardinerak ere badaude gunea berdez koloreztatzeko.

Itzuli