Zubimuxu parkea

2019-09-25

Ondarretako hondartzaren atzean kokatua dago eta kalearen maila normala baino beherago aurkitzen da izan ere jatorrian egungo zuhaitz gehienak ( Indiar gaztaina, Magnolioa, Ezkia, Erramua, Lizarra, Haltza…) maila horretan aurkitzen zen lorategi bateko zati ziren. > info +

Zuhaitz apaingarriak (II)

2019-09-25

2.3.APAINGARRIEN INTERES PUNTUAK

Zuhaitzen forma eta egituraz kanpo badaude elementu espezifiko batzuengatik desberdindu izan eta desberdintzen diren zuhaitzak. Koka ezazu honelako zuhaitz bat bere berezitasuna nabarmenduko duen kokaleku batean.

> info +

Kimu Bat: begirada sakona

2019-09-25

Kimu Baten jarduera zertan datzan jakin nahi duzu? Hona hemen ETBko Sustraia saioan egin diguten erreportaje zabala enpresaren 25.urteurrenaren harira. > info +

Zure lorategi-baratze ekologikoa sortzen ikasi!

2019-09-25

Neudorff-ek eskainitako doako ikastaro honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Ekimenaren helburua da lorategi edo baratze ekologikoaren inguruko zalantza guztiak argitzea da. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea lekua erreserbatzeko. > info +

HITZALDIA: Ilargiaren eragina baratzean eta bizitzan

2019-09-25

Pello Zabala meteorologo ospetsuak hitzaldia eskainiko du azaroaren 15ean Azpeitian, ilargiak gure baserrietan eta bizitzan duen eragina azaltzeko. Kutxa Ekoguneko baratze-parke sareak aurkeztutako ekimenaren antolakuntzan aritu gara Kimu Bateko kideak, eta Azpeitiko Udala izan dugu laguntzaile. Topaketa 19:00etan izango da, Azpeitiko sindikatu zaharrean. Hitzaldian parte hartzera gonbidatuak zaudete guztiak! > info +

Kimu Batek ikerkuntza proiektu batean hartuko du parte, aireko kutsadura murrizteko, goroldioa oinarri duen filtro sistema natural bat garatzeko

2019-09-25

Kimu Batek, Air Garden eta Tecnaliarekin batera hartuko du parte Eusko Jaurlaritzak finantzaturiko ikerkuntza proiektuan (MOSSFIL – Hazitek), aireko kutsadura murrizteko bideko elementu edo hiri-altzarietara egokitzen den eta goroldioa oinarri duen filtro natural bat garatzeko. Proiektuaren helburua, trafikoak sorturiko kutsadura atmosferikoa murriztea da, goroldioa filtro (landare filtro) gisa erabiltzen duen sistema baten bidez. Modu honetan > info +

Mihi Berdea jaio da, baratzean eta jatetxeetan zapore berriak sartu eta buru gaixotasuna duten pertsonak laneratzeko xedea duen proiektua

2019-09-25

Basque Culinary Center, Orona Fundazioa, Agifes, Diametro 200, Blasenea, Kimu Bat, Ernetuz, Karabeleko eta Infotres eragileek gaur aurkeztu dute, BCCk antolatutako Gastronomia Jasangarriaren VI. Jardunaldiaren baitan, burutu berri duten ikerketa, IV. gamako ekoizpen ekologikoko ustiategia martxan jarri eta Horeca kanala hornitzeko helburu duena.

> info +

Bonsaien artea ikasteko tailerra

2019-09-25

Eguna: Azaroak 10 Ordua: 10:00 – 12:30 Izen-emateak: Parte hartzeko, beharrezkoa da izena ematea kimubat@kimubat.com helbidera idatziz edo 943 15 00 85 telefonora deituz. Tailer berria antolatu dugu bonsaiak zaintzen eta kimatzen ikasteko. Azaroaren 10ean gauzatuko den prestakuntza-saioak 29,50€-ko prezioa izango du eta alderdi praktikoari emango zaio garrantzia. Parte-hartzaile bakoitzak bonsai bat eramango du etxera, > info +

Txakurren heziketarako II. ikastaroa Kimu Baten

2019-09-25

Ikastaroa doan da eta parte-hartzaileek %10ko deskontua izango dute, egunean zehar, animalien txokoko produktu guztietan Kimu Bat dendan sortutako animalien txokoaren harira, txakurren heziketarako ikastaro berria antolatu dugu. Abenduaren 1ean gauzatuko den tailerra pasa den uztailean egin genuen saioaren jarraipena izango da. Ordutegia 10:30etik 12:00era izango da eta animaliak ere parte hartzera gonbidatuak daude. Gainera, > info +