2019-09-25
Loreak oparitzeko egun bikaina izaten da Amaren Eguna. Ez bakarrik opari polita delako, baizik eta maiatza delako loreen hilabetea. Maiatzean forma, kolore eta usain guztietako loreak aurki ditzakegu. Baina formaren eta kolorearen arabera, loreek esanahi bat edo beste eduki dezakete. Loreen esanahia ezagutzea gustatuko litzaizuke? Zure amari lore-sorta egokiena oparitu diezaiozun, gomendio batzuk emango dizkizugu.
> info +
2019-09-25
Loreontzian dauden landareek ureztaketa egokia behar dute substratu mugatua dutelako
> info +
2019-09-25
Landareen hautaketa egokia egiten baduzu, tximeletaz beteriko lorategia eduki dezakezu. Kolore ezberdinetako hegalak loreen artean ikustea benetako plazerra da. Gainera, lorautseztapenean laguntzen dute! Animalia zoragarri hau lepidopteroen fase helduan jaiotzen da. Jatorri grekoa duen ‘lepidoptero’ hitzak ezkataz eginiko (lepis) hegalak (pteron) esan nahi du. Argiak hauen hegaletan sortzen duen erreflexua guztiz distiratsua da. Efektu hori
> info +
2019-09-25
Nahiz eta udaberria izan sasoirik gogokoena hainbat landare ereiteko, negua une aproposa da barruan hauen ugaltzea aurreratzeko; bai negutegian edo baita azpi-bero sistema bidez. Une honetan, sasoiko landareen mintegietan prest dituzte beraien instalakuntzak udaberrian gardenetako lore anitz horiek eskaini ahal izateko.
> info +
2019-09-25
Azken urte honetan Kimubat-en lagun desberdinekin harremanak izan ditugu eta horren fuitu izan da ARI arkitektura taldearekin izan ditugun elkar lan ezberdinak. Udaberrian bioeraikuntzako ikastaro bat gure etxean antolatzeko proposamena luzatu zigutenean arrituta utzi gintuzten. Baina hotzean pentsatzen jarri ginenean eta zer zen azaldu zigutenean erabat konbentzitu gintuzten. Bioeraikuntza edo eraikuntza naturala transformatu gabeko materialekin,
> info +
2019-09-25
Salix generoa 400 zuhaitz- eta hosterorkorrak diren zuhaixka-espeziek osatzen dute Salicaceae familiaren baitan. Izena “sal” (gertu) eta “lis” (ura) -etik datorkio eta ipar hemisferioko toki hotz eta epeletan aurkitzen da, nagusiki lur hezeetan. Europan, Amerikan eta Japonian...aurki daitezke. Genero honetako aleak modu arruntean “sahats” bezala ezagutzen dira, Txinan jatorria duen eta mundu osoan zehar modu zabalean landatutako zume negartia edo Babiloniako sahatsa (S. babylonica) oso ezagunak dira lorezaintzan.
> info +
2019-09-25
Anemone hupehensis Atzo Karabelekon izan nintzen eta ezagutzeke nuen lore bat topatu nuen Anemone hupehensis. Ez naiz ni latinezko izenez mozkortu zale baina batzuetan sorpresak ekiditeko modu bakarretakoa behar dugun landarean izen abizen eta jaiotze data ere ezagutzea beharrezkoak direla esango nuke. Landare hura ikusi bezain pronto honi buruzko informazioa kontsultatu nuen nire mugikorrean eta
> info +
2019-09-25
Erraboilak erostea etorkizuneko inbertsio on bat izan ohi da lorategietan, izan ere urte askoan iraun baitezakete gure bazterretan. Udazkena, udaberrian loratzen direnak landatzeko garai egokiena izan ohi da eta hau, izoztean hasten diren arte gauzatu daiteke.
> info +
2019-09-25
Gure basoetan badago basa-marrubi bat (fragaria vesca) baratze-marrubiarekin (fragaria x ananassa), gaur egun gehien kontsumitzen den barietatearekin, zerikusirik ez duena. Basa-marrubia antzinatik oso preziatua izan zen Europan eta bere landatze-antolatua egiten ere hasi ziren XIV. mendetik aurrera, fruitu handiagodun amerikar barietateen hibridoak garatu ziren arte.
> info +
2019-09-25
Garden berritua eta ingurumenaren aldeko proiektuak dakartzagu
25. urteurrenean! Ospatzeko, bihar, apirilak 21, denda eta proiektu berriak aurkezteko ekitaldi berezia antolatu dugu.
> info +
2019-09-25
• Azpeitiko alkate Eneko Etxeberriak aditzera eman du Kimu Bat enpresa "eredugarria" dela, gizarte-ekonomiaren eta herrigintzaren alde apustu egiteagatik
• Lan-sozietateak Azpeitian dituen instalazioak eraldatu eta ingurumen eta bioaniztasun gaiak lantzeko espazio didaktikoak sortu dituzte
• 25. urteurrena eta lorezaintza-zentro berriaren inaugurazioa ospatzeko, Gardenfest jaialdia egingo dute apirilaren 30ean
> info +
2019-09-25
Kimu Baten 25. urteurrena eta 'garden' berriarekin irekiera ekitaldi herrikoia primerakoa izan zen! Eguraldia pixka bat zoratu zitzaigun arren, giro ederra izan genuen lagun eta familia artean.
> info +