Ondo pentsatu zure terrazaren diseinua

2019-09-25

Landareak, loreontziak edo zure terrazarako edozer gauza erosi aurretik, espazioa nola diseinatu nahi duzun pentsatu behar duzu. Batez ere, pisu batean bizi bazara. Ondo diseinatuta dagoen terraza batek aukera asko eskainiko dizkizu. Hona hemen gomendio batzuk. Lehenik eta behin, solairuaren erresistentzia nolakoa den jakin behar duzu. Zure terraza beste pisu baten gainean badago, erresistentzia jakitea > info +

Dekorazio aromatikoa: bertako landareak

2019-09-25

Landare aromatikoak terraza apaintzeko aukera ezin hobea izan daitezke, bai bere usainarengatik eta bai benetan ederrak direlako ere. Imajina ezazu izpilikuz betetako terraza oso bat. Zure etxea apaintzeaz gain, izpilikuaren usain gozoaz disfrutatzeko aukera izango duzu. Bestalde, izpilikua bertako landare bat da, eta hori abantaila izan daiteke: kanpokoak diren landareak baino iraunkorragoak dira plagen aurrean > info +

Haz itzazu zure landareak hasiera-hasieratik!

2019-09-25

Nahiz eta udaberria izan sasoirik gogokoena hainbat landare ereiteko, negua une aproposa da barruan hauen ugaltzea aurreratzeko; bai negutegian edo baita azpi-bero sistema bidez.  Une honetan, sasoiko landareen mintegietan prest dituzte beraien instalakuntzak udaberrian gardenetako lore anitz horiek eskaini ahal izateko. > info +

Ikasi bioeraikuntza teoriko praktikoa

2019-09-25

Azken urte honetan Kimubat-en lagun desberdinekin harremanak izan ditugu eta horren fuitu izan da ARI arkitektura taldearekin izan ditugun elkar lan ezberdinak. Udaberrian bioeraikuntzako ikastaro bat gure etxean antolatzeko proposamena luzatu zigutenean arrituta utzi gintuzten. Baina hotzean pentsatzen jarri ginenean eta zer zen azaldu zigutenean erabat konbentzitu gintuzten. Bioeraikuntza edo eraikuntza naturala transformatu gabeko materialekin, > info +

Udazkenerako Anemonak

2019-09-25

Anemone hupehensis Atzo Karabelekon izan nintzen eta ezagutzeke nuen lore bat topatu nuen Anemone hupehensis. Ez naiz ni latinezko izenez mozkortu zale baina batzuetan sorpresak ekiditeko modu bakarretakoa behar dugun landarean izen abizen eta jaiotze data ere ezagutzea beharrezkoak direla esango nuke. Landare hura ikusi bezain pronto honi buruzko informazioa kontsultatu nuen nire mugikorrean eta > info +

Erraboilen zainketa

2019-09-25

Erraboilak erostea etorkizuneko inbertsio on bat izan ohi da lorategietan, izan ere urte askoan iraun baitezakete gure bazterretan. Udazkena, udaberrian loratzen direnak landatzeko garai egokiena izan ohi da eta hau, izoztean hasten diren arte gauzatu daiteke. > info +

Marrubia (Fragaria Vesca)

2019-09-25

Gure basoetan badago basa-marrubi bat (fragaria vesca) baratze-marrubiarekin (fragaria x ananassa), gaur egun gehien kontsumitzen den barietatearekin, zerikusirik ez duena. Basa-marrubia antzinatik oso preziatua izan zen Europan eta bere landatze-antolatua egiten ere hasi ziren XIV. mendetik aurrera,  fruitu handiagodun amerikar barietateen hibridoak garatu ziren arte. > info +

Sahatsa

2019-09-25

Salix generoa 400 zuhaitz- eta hosterorkorrak diren zuhaixka-espeziek osatzen dute Salicaceae familiaren baitan. Izena “sal” (gertu) eta “lis” (ura) -etik datorkio eta ipar hemisferioko toki hotz eta epeletan aurkitzen da,  nagusiki lur hezeetan. Europan, Amerikan eta Japonian...aurki daitezke. Genero honetako aleak modu arruntean “sahats” bezala ezagutzen dira, Txinan jatorria duen eta mundu osoan zehar modu zabalean landatutako zume negartia edo Babiloniako sahatsa (S. babylonica) oso ezagunak dira lorezaintzan. > info +

Kimu Bat berriaren aurkezpen ekitaldia

2019-09-25

Garden berritua eta ingurumenaren aldeko proiektuak dakartzagu 25. urteurrenean! Ospatzeko, bihar, apirilak 21, denda eta proiektu berriak aurkezteko ekitaldi berezia antolatu dugu. > info +

Ingurumena eta hezkuntza uztartzen dituzten proiektuak aurkeztu ditu Kimu Batek 25. urteurrenean

2019-09-25

• Azpeitiko alkate Eneko Etxeberriak aditzera eman du Kimu Bat enpresa "eredugarria" dela, gizarte-ekonomiaren eta herrigintzaren alde apustu egiteagatik
 
• Lan-sozietateak Azpeitian dituen instalazioak eraldatu eta ingurumen eta bioaniztasun gaiak lantzeko espazio didaktikoak sortu dituzte 
 
• 25. urteurrena eta lorezaintza-zentro berriaren inaugurazioa ospatzeko, Gardenfest jaialdia egingo dute apirilaren 30ean
 
> info +

Gardenfest mundiala!

2019-09-25

Kimu Baten 25. urteurrena eta 'garden' berriarekin irekiera ekitaldi herrikoia primerakoa izan zen! Eguraldia pixka bat zoratu zitzaigun arren, giro ederra izan genuen lagun eta familia artean. > info +

Udaberrian, lora zaitez!

2019-09-25

Kimu Bat lorezaintza-zentroan zure lorategi edo terrazarako behar duzun guztia daukagu: altzariak, osagarriak, erremintak, landareak, ongarriak... eta abar luze bat. > info +