K1 arazketa sistema

K1 arazketa sistema

Nahiz eta herri handi eta hiriguneetako ur zikin gehienak ohiko araztegietan arazten diren, ez da berdina gertatzen auzo txiki eta sakabanatutako etxebizitzekin. Ur hori ohiko araztegietara bideratzeko dagoen zailtasuna dela eta, K1 arazketa sistema sortu dugu.

Arazketa sistema berritzaile hau landareen lanean oinarritzen da. Landareak naturan urak arazteko gaitasuna dute eta horretan oinarriturik sortu dugu sistema berri hau. Oso mantenu txikia behar du eta gune isolatuetan jartzeko aproposa da.

Landare autoktonoa erabiltzen dugu (Phragmites-a) eta paisajistikoki edozein ingurunetan integratzen den sistema da.

Uraren arazketa uretako landareek bideratutako prozesu biologiko eta fisiko-kimikoen bidez egiten da.