Gabonetan ere, zaindu zure baratzea eta lorategia

Landareak temperatura hotzetarako prestatu, datorren udaberrian berriro loratu dadila!

Landare gehienak neguan atsedenean sartzen diren arren, bai lorategiak bai baratzeak oinarrizko zainketa batzuk behar dituzte beren osasuna bermatzeko. 
Hotzaren ondorioetako bat substratua gogortzea eta trinkotzea da.

Horrek sustraien lana oztopatzen du. Horregatik, ona da lurra aitzur batekin mugitzea eta, ondoren, lurrarekin estaltzea (mulching, acolchado), hotzetik babesteko, bai lurra bai sustraiak. Geruza babesle hori landarezkoa bada, adibidez, pinu-azala, hobe, deskonposatuz bukatzen denean ongarri naturala izango baita.

Hotzarekiko sentikorrenak diren barietateentzat beste babes-motak daude, hala nola, kanpai gardenak, tunelak, manta termikoak edo berotegiak. Horiek lurrean jartzen dira, eta zure landareak eta laboreak hotzetik, euritik eta izozteetatik babesten lagunduko dizute.

Zuhaitzen bat edo zuhaixka batzuk landatzeko asmoa baduzu, hauxe da egiteko unea, batez ere hosto erorkorrekoak badira landatu nahi diren barietateak. 

Eta ilargi-egutegira ere jo dezakezu; izan ere, inausketa-egunik onenak bat datoz ilbehera-aldikoekin. Negu arrunt batean ahalik eta gutxien ureztatu beharko zenuke, baina badakizu beti lurra zaindu eta eurien arabera aldatu behar dela. Ureztatu behar baduzu, eskuz edo ureztatze automatikoarekin, eguneko erdiko orduetan egita da egokiena, ura izozteko arrisku txikiagoa dagoenean.

Itzuli