Hazi zure landareak LED argiekin

Gaur egun, nahiz eta argi naturalik ez duen etxe batean bizi, landareak eduki ditzakegu! Edozein gelatan eduki ditzakezu, gainera, LED fokuen laguntzarekin.
Barneko landare batek eguzki-argirik gabe bizirauteko eta argi artifizial batekin osasuntsu hazteko, argia ezin hobea izan behar da. Horrek esan nahi du landarea garatzeko potentzia, tenperatura eta argi-espektro egokia duen bonbila behar dugula.

Indoor-a landatzeko LED argiak dira gomendagarrienak, eraginkortasun handia eta kontsumo txikia dutelako. Gure Jardinarium zentroetan zure landareentzako LED argi-eredu egokiak aurkituko dituzu. Horiek aukeratzean, kontuan hartu:

•    Hazkunde-fase bakoitzerako argi egokia erabiltzea.
•    Eguzki-argiak argi-espektro osoa du, ostadarraren kolore guztiekin, landareek kolore horiek guztiak behar dituzte, baina bi bakarrik dira ezinbestekoak haientzat: gorria eta urdina. Argi gorria eta urdina konbinatuz osasuntsu haziko dira gure landareak.
•    Garrantzitsua da landareen zikloak errespetatzea; beraz, jasotzen duen argi-iraupenak bat etorri behar du urteko garaiarekin eta landare motarekin. Egunak laburrak direnean: 8 orduko argia eta 16 orduko iluntasuna. Egunak luzatzen direnean, 16 orduko argia eta 8 orduko iluntasuna beharko dute.

Itzuli