Zer landatu baratzean martxotik maiatzera

Gaur bertan zerbait landatzera ausar zaitez. Zure hiri-baratzea barietate horiekin inauguratzea proposatzen dizugu, horiek baitira lantzeko errazenak eta emaitza onenak ematen dituztenak. Tomateak, adibidez, beren lore horiak ikusi bezain laster hasiko dira begiak alaitzen, baita fruitu berdea ateratzen denean ere, eta batez ere horiek tonu gorriak hartzen hasten direnean. Baina onena izango da zure entsaladetara gehitzen dituzunean!

Azenarioek eta espinakek are gauza hobea dute: urte osoan landatu daitezke. Horrela, baratzezaintzan hastea erabakitzen duzun unea edozein dela ere, horiekin hasteko aukera izango duzu. A, eta gainera, urte osoan ere jaso daitezke! Kasu horietan, modu mailakatuan ereitea gomendatzen da; horrela, berriak sortu ahala uzta biltzen joango zara.

Landa itzazu patatak! Leku gehixeago behar dute, baina ez pentsa toki handiegia behar dutenik. Ereiteko zaku batekin nahikoa izango duzu, edo patatak ereiteko kutxa berezi batekin, azpiko irekiera erosoarekin horiek jasotzeko.

Piperrak, errukula eta marrubiak dira zure lanaren emaitzak erraz ikusteko beste aukera batzuk. Hori oso garrantzitsua da zure hiri-baratzeak benetako zoriontasuna eman diezazun. Zeinekin hasiko zara?

Iturria:  2020 udaberriko Jardinarium aldizkaria

Itzuli

Tomateak, azenarioak eta espinakak dira zure lanaren emaitzak erraz ikusteko beste aukera batzuk.