Udazkenero arrakasta izaten duten landare eta loreak

Udazken honetan zure etxea, lorategia eta balkoia pozez gainezka daude, eta lore horiek naturak, edozein urte-sasoitan, une ikusgarriak izaten dituela erakusten digute.
Beti bezala, ziklamenarekin hasiko gara, udazkeneko balkoi eta terrazetako kolorez beteta eta ezinbestekoa. Bestalde,  pentsamenduak, garai honetako klasikoak dira udazkenetik udaberrira arte loratzeko duten gaitasunagatik, kolore aukera zabala izateaz gain. Udazkenaren amaiera arte daliez eta hortentsia goza dezakegu oraindik, baita hibiskoetaz ere. Oso ohikoak dira krisantemoak, bereziki zuriak, santu Guztien eguna edertasunez betetzen dutenak. Kameliak, lorategian landatuta ask ohazi daitezkeen landareak dira eta lorez beteko dira neguko egun guztietan. Aster-a neguan ere loratzen da, udaren amaieratik hasita, eta ohikoenak lila kolorekoak dira. Udazken zoriontsu eta koloretsua opa dizuegu!

Itzuli