Amaren egunerako oparia egiteko landare ezin hobeak

Amaren eguna da gehien maite duzun pertsonaren eguna, eta zer hobe egun hau osapatzeko, opari berezi batekin egitea baino. Oparitu landareak eta loreak! Gure gardenean landare ezin hobeak ditugu zure ama harritzeko.

Landareek bizitza eta edertasuna sinbolizatzen dute, eta emozioz eta sentimenduz betetako oparia da. Opari iraunkorra da. Horrek esan nahi du beti gogoratuko dela zutaz landarea ikustean. Oso argi baduzu landaretxo bat oparituko diozula, baina ez duzu erabakia hartu, gomendio batzuk egingo dizkizugu. Ziur gaude horiekin asmatuko duzula.

  • Anturioa edo maitasunaren lorea landare tropikala da, bere lore gorri edo bihotz formako arrosa erakargarri eta iraunkorrengatik ospetsua da. Gezi  formako hosto berdeak ere oso ederrak dira. Landare dekoratiboa da, eta bakarka zoragarria da, baina anturiozko loreontzi batzuk biltzen badituzu, emaitza ikusgarria izaten da.
  • Orkideak ederrak eta lore exotikoak dituzten landare dotoreak dira. Delikatuak direla esan ohi dute, baina, egia esan, ez dira hain hauskorrak, zaindu besterik ez ditugu egin behar, eder eta distiratsu iraun dezaten. Aurreratzen dizugu argia nahiago dutela eta ez dutela ur gehiegi jasaten.
  • Izugarri gustatzen zaizkigu hortentsiak: edertasuna, feminitatea eta ugaritasuna islatzen dute. Hori bai, arrosa, zuri edo more koloreko hortentsiak oparitzea gomendatzen dizugu. Urdinak, adibidez, politak diren arren, barkamena eskatzeko erabiltzen dira.
  • Arrosak ezin ziren falta zerrenda honetan. Ikaragarri gustatzen zaizkigu. 
  • Kontuan izan arrosa txikiak aukeratzekotan, mantentze-lan ona behar dutela: ez dute argi zuzenik jaso behar eta heze mantendu behar dira, baina putzuak saihestuz.

Orain, zure amari landarea oparitzeko prest zaude. Zein aukeratuko duzu?
 

Itzuli