Neguko hortentsiaren zainketa eta ezaugarriak

Neguko hortentsia edo Bergenia crassifolia oso landare berezia da neguan loratzen baitu eta hostoak berdeak mantentzen baitira urte osoan. Negu bukaeran eta udaberri hasieran arrosa koloreko lore ederrak hazten dira kopa itxura dutenak.
 
Hauek dira bere ezaugarriak:
  • Izen arrunta: Bergenia edo neguko hortentsia
  • Izan zientifikoa: Bergenia crassifolia
  • Familia: Saxifragaceae
  • Jatorria: Ipar Asia
  • Kokalekua: Kanpoko landarea 
  • Argia: Erdi itzaletan
  • Tenperatura: Hotza eta izozteak jasaten ditu
  • Ureztaketa: Jarraia, ez ditu lehorteak jasaten

Neguko hortentsiaren zainketa

Landare honek ez du zaintze lan berezirik behar. Zorua hezea egon behar du, material organiko ugariarekin. Itzaletan kokatzen da normalean. Hala ere, lurra oso hezea bada zuzeneko eguzki-izpiak ez diote kalterik egiten. Ureztaketa maiz egin beharra dago ez baititu lehorteak jasaten. Tenperaturari dagokionez, hotza primeran jasaten du eta loraketaren ondoren beharrezkoa izaten da zurtoinak moztea lore zimelduak kentzeko. 
 

Plagak, gaixotasunak, birlandatzea eta landarearen ugalketa

Hortentsia erraza izaten da bikoiztea errizoma ebakitzen bada. Normalean udaberrian gauzatzen da ugalketa baina udazkenean ere egin daiteke, errizomaren aldaxkekin baita haziekin ere. Landare honen etsai nagusiak bareak eta barraskiloak izaten dira. 

Volver