Bilboko Urretxindorra Ikastola

Jolas eremu naturalak

Bilboko Urretxindorra ikastolako proiektua Nondik Lab Gasteizko estudioaren gidaritzapean sortutako emaitza da. Gure aldetik, eraikuntza eta egikaritza burutzen lagundu diegu. Patioa eremu ezberdinetan banatzen da eta HH eta LH-ko ikasleentzat zuzendua dago. 

Hasieran, patioa zabala eta gogorra zen eta bi maila ezberdinetan zegoen. Biak bateratzeko grada/eskailerak sortu ditugu. Borobil formako elementuek ere osatzen dute espazioa. Horrela, taldeko jokoak sustatzen duten eremuak, lorontzi borobilak edo lurrean margotutako borobil formak aurkitu ditzazkegu. Horrela, aipatutako jardinera borobil hauei esker eremu gris eta gogorra naturalizatzea lortu dugu. 

Proiektu hau gauzatzea erronka handia izan da guretzat, izan ere, eremu maldatsuek traba asko jarri dizkigute. Hala ere, emaitzarekin oso pozik gaude.
 

Itzuli