Izarraitzko Atea Parkea

Parke eta lorategiak

Parke hau oso proiektu berezia da guretzat. Fase ezberdinetan garatzen ari gara. Hasiera batean, aisialdirako baratze eremu bezala sortu zen.

Berdegune hau balioan jartzen joan da eta gaur egun herrian erreferentzi bat da. Lur paisajistekin batera, parkeari egitura nagusia eman genion. Lehenik, mendixka gune bat sortu genuen ikastolako berdegunetik bereizteko. Bestalde, urmael bat atera dugu ur sorburu batetik. Haurrek udan jolas dezaten ur gunea eraiki dugu gainera. 

Parkearen beste eremu batean, 12 inguruko haurrentzako jolasak daude. Hauen artean, tobogan luze bat sortu dugu, atseden gune handi baten ondoan. Picnic-a egiteko mahaiak daude espazio honetan. Izarraitz mendira juteko ibilbide nagusik parke honetatik hasten dira, hortik gunearen izena.
 

Itzuli