Ikaztegietako jolas eremuak

Jolas eremu naturalak

Ikaztegietan bi esku-hartze egin ditugu. Alde batetik, herriko plazan 0-6 urte arteko haurrentzako pentsatua dagoen jolas eremua sortu dugu. Esperimentazio gune bezala sortu da, zenbait jolas sinboliko eta ondar eremuan jolasteko euskarri ezberdinak eskainiz. Soka eta oreka jolasak ere badaude, haurrek zentzumen propiozeptiboa garatu dezaten. Herrian, arrakasta handiko gunea bilakatu da honakoa. 

Bestalde, kiroldegi eta futbol zelaiaren artean eraiki dugun jolas eremua kokatzen da, espresuki 6-12 urteko haurrentzako pentsatua dagoena. Barra horizontalak, taldekako zabuak, txirrista handi bat, enbor jolas ezberdinak, salto-saltoka ibiltzeko tranpolina eta picnic-a egiteko mahaiak ere baditu eremu honek. Gazteek zentzumen bestibularra eta beraien arteko komunikazioa garatu ahal izateko euskarriak eskaintzen dizkiegu, taldeko zabu eta eserlekuekin, besteak beste.

Gainera, espazioa akaziazko egitura eta errekako harri txintxarrez osaturiko plataforma batek osatzen dute. Bertako lurrak erabiltzeagatik, eremuko erliebea aldatu dugu, desnibelak eta tontorrak sortuz, betiere bertako zuhaitzak ukitu gabe. Lur aldatze honen ondorioz, bi maila sortu dira: beheko aldean graba, boulder, mikado joko erraldoia, zabua, eta salto saltoan ibiltzeko euskarriak daude eta, goiko mailan, txirrista, picnic mahaiak eta tontorrak, goitik behera ibiltzeko. Elementu guztiak naturan ahalik eta egokien txertatuta egotea genuen helburu.
 

Itzuli