Aprobetxatu zaintza gutxi behar duten landareak

Zaintzeko errazak diren landareak gero eta ezagunagoak dira. Arrazoia begi bistakoa da; erresistenteak dira eta ez dute ia arretarik behar. Beraz, ezin hobeak dira udazkeneko hilabeteetarako, barnealdeko espazioen baldintza klimatikoetara egokitzen baitira.

Gainera, landare horiek hilabete baino gehiago iraun dezakete ureztatu gabe, eta hori zoragarria da etxean denbora gutxi ematen baduzu edo oporretara joaten bazara. Eta garrantzitsuena: benetan ederrak dira! Berde tonalitate ezberdinek bizitzaz betetzen dizkigute etxeko txokoak. Ezagutu nahi dituzu?

Sansevieria, Pachira, Zamioculca, Beaucarnea, landare krasak eta kaktusak. Zaintza gutxiko landareak dira guztiak. Ur eta argi aldetik ez dute behar handirik, eta edozein espaziotara egokitzen dira, baita denbora luzez ureztatzerik gabe iraun ere.
 Abantilak besterik ez dituzte, lan gutxi eta edertasun asko ekartzen baitigute.

Sansevieraren ezpaten koloreak, Beaucarnearen itxura eskulturala, Zamioculcaren hostoen distira, Pachiraren enbor txirikordatuaren dotorezia... Imajina ezazu zein polit geratuko diren etxean loreontzi dotoreetan jarrita. Airea garbitzen ere laguntzen dute.

Gozatu 'Easy to Care' esperientziaz!

Itzuli