Zer landatu urrian
Hasi da urria. Tenperaturak behera doaz pixkanaka, eta argi orduak murriztu egin direla nabaritzen hasi gara. Udazkena iristearekin batera, urrian landatu beharreko loreen hileroko zerrenda dakarkizuegu.
Pentsamendua
Ezin hobea da kanpoan landatzeko, argi asko behar baitu. Udazkenean landatzen baduzu, lurzoruak ongarri organikoaren proportzio ona badu, nahikoa izango da hilabete batzuetan landarea mantentzeko, baina 60 edo 90 egunen buruan, ongarri dosi berriak aplikatu beharko dira, ahal dela organikoak.
Erica
Oso landare gogorra da. Nahiago ditu eguzkitan edo erdi-itzaletan dauden kokapenak. Eguzkiak loratzen laguntzen du; beraz, udazkeneko eguzki orduak bikainak dira beretzat! Ez zaio batere gustatzen istilduta egotea, beraz, ureztatu neurriz.
Mugurdia
Zuzeneko eguzkia behar du handitzeko eta fruitu zaporetsu eta mamitsuak emateko. Zortzi eta hamar ordu bitarteko eguzki zuzena jasotzea komeni zaio egunero.
Bignonia
Igokari hau oso azkar hazten da. Kanpoko landarea da, eguzkitan egon behar duena, horrela askoz gehiago loratuko baita. Erdi-itzaletako kokalekuak ere onartzen ditu, baina gogoratu haizetik babestu behar dugula.
Krisantemoa
Oso gogorra da eta erraz hazten da. Lore hauentzako egokiena gela fresko eta aireztatu batean kokatzea da, berehala zimeltzen baitira bero gehiegi badute.
Euonimusa edo basaerramua
Heskaiak sortu nahi dituzu zure lorategian? Basaerramua aukera perfektua da. Gogorra da eta erraz hazten da. Hainbat espezie ditugu aukeran heskai trinko, hostotsu eta apaingarriak edukitzeko.
Landatu urrian eta gozatu udazkenaz!