Zer landatu azaroan

Zeintzuk dira azaroan landatzeko landare aproposenak? Ezagutu zer landatu azaroan; hotza iritsi den arren, oraindik landare mota desberdinak landa ditzakegu. Hemen dituzu sei aukera: 

  • Krisantemoak:  krisantemoak ikusgarriak dira. Forma eta kolore asko dituzte. Testura ere oso bitxia da, iletsua eta zimurrez beteta.

crisantemos jardinarium kimubat garden

  • Zineraria: gorria, urdina, morea… kolore askotako loreak ditu, oso aukera erakargarria da. Bitxiloreen antza dauka, baina bere zaintza oso ezberdina da. Bitxilorea kanpoko landarea da, eta zineraria, aldiz, etxe barruan badago, hobeto. Abendutik maiatzera loratzen da. 

cineraria jardinarium kimubat

  • Ziklamena: Ederra da eta oso aproposa temperatura hotzetan. Horregatik, garai ezinhobea da gure etxeetan kolorea nahi badugu. 

ciclamen jardinarium kimubat

  • Bellis Perennisa: Lore bakoitzak petalo zuriz inguratutako erdigune hori bat du, baina petalok arrosa kolorekoak ere izan daitezke. Beste aukera paregabea gure ingurua koloreztatzeko!

bellis perennis jardinarium kimubat

  • Primula Obónica: idealak dira lorategian edo terrazan landatzeko. Loreek oso kolore deigarriak dituzte. 

primula jardinarium kimubat

  • Alhelia: landare moldakorra da, kolore anitzekoa, gainera. Lorategian lorerik sendoena duen landareetako bat da. Nahi baduzu, loratzen denean, adar batzuk moztu ditzakezu eta pitxer batean etxe barruan jarri. Aste batzuk iraungo du zimeldu aurretik. Gainera, usain goxoa darie. 

alheli kimubat jardinarium

Itzuli