Itzala han eta hemen

Uda itzal azpian!

Jardinarium-en eguzkiaz babesteko sistema guztiak ditugu, terrazan edo lorategian itzalpean egon zaitezen. Eguzkitakoak, itzala egiteko toldoak, pergolak…uda eguzkitan egon gabe gozatzeko aliaturik onenak bihurtzen dira. Aurkitu konponbide eraginkorrenak! 

Eguzkiaren beroa handia denean eta egunak gero eta luzeagoak direnean, terraza eta lorategiak aire zabalean gozatzeko gure babesleku bihurtzen dira. Klima epel batean erlaxatzea, Eguzkiarengandik babestuta, erre gabe, ez baita gustukoa ez ona.

Beraz, eguzkiaren ordurik txarrenetatik babesteko eta giro freskoago bat lortzeko, beharrezkoa da itzal gune egokiak edukitzea: 

  • Eguzkitakoak: zure balkoi edo terraza txikia den kasuetan erabiltzeko, itzala lortu nahi duzun gune zehatzean jarri ahal baituzu eta itzal on bat lortu. Mota, estilo, kolore eta material ezberdinetakoak dituzu, eta ziur zuri gehien gustatzen zaizuna aurkituko duzula, aukera mugagabea baita. 
  • Itzala egiteko toldoak: itsasontzietako belak gogorarazten dizkigute, hainbat ainguratze puntu dituzte, fatxadan, zutabe batean edo lurrean. Eguzki izpien blokeatzaile oso onak dira. Horretaz gain, giro elegante eta modernoa sortzen dute. 
  • Pergolak: itzalgune handi bat behar baduzu zure lorategiaren tamaina handia delako edo lorategiko gune bat banatu nahi baduzu, udako janleku bat jartzeko adibidez, egokiena pergola bat jartzea izango da. Irekiak edo estalkiarekin, lonazkoa, telazkoa, egurrezkoa, altzairuzkoa, pvc edo landare igokariekin. Pergolen materialak ere ezberdinak izan daitezke, egurretik hasi eta aluminiozkora iritsiz. 

Eta noski, ez gara ahaztu itzal begetalaz. Fresko eta dekoratiboena! Euskarri moduan egingo duen egitura bat jarri zure lorategian eta bertan landare igokariak jarri. Hori bai, ez da konponbiderik azkarrena, hazi daitezen itxaron beharko duzu eta. 

Zure terrazan edo lorategian gehien egokitzen diren aukeren artean aukeratzen laguntzeko zain egongo gara gure zentroetan
Itzala egiteko aukerak ugariak dira!
 

Itzuli