Limoi geranioa eta albaka, eltxoei aurre egiteko

Eltxoen garaian gaude!

Eltxo gogaikarriek ez digute guri bakarrik kalte egiten, baita landareei ere. Uxatzeko, irtenbiderik onena gure inguruan landare zehatz batzuk gertu izatea da, uxagarri natural gisa balio dutenak, askatzen duten aromari esker. 

Limoi geranioa, bere limoi usain bereziarekin, euli eta eltxoak uxatzeko aukera eraginkorrena da, zitronelarekin batera. Landare hauek beraien funtzioa behar bezala bete dezaten, itzal gutxiko eremu batean kokatu behar dira. Eraginkorrak izateaz gain, gure etxea apaindu ere egiten dute!

Albaka da zure lorategi, terraza edo baratzean leku bat izatea merezi duen beste landare bat. Aromatiko honek, zure errezetei zaporea emateaz gain, eltxoak urrun mantentzeko gai da.

Eta, geranioaren zein albakaren efektu uxatzailea erabiltzeko, hostoak igurtzi ditzakezu olio esentzialak askatzeko eta larruazalean aplikatzeko.

Eltxoak urruntzeko ahalmena duten beste landare batzuk labanda, menta eta erromeroa dira.

Gogoratu, halaber, beste neurri batzuk ere badaudela eltxoak uxatzeko:

  • Zure larruazalean errepelentea erabili
  • Manga luzeko arropa jantzi
  • Eltxo-sareak jarri leiho eta ateetan
  • Uxagarri elektrikoak edo ultrasoinuak dutenak ere erabil ditzakezu.
  • Ura geldi dagoen zonaldeetan ura garbitu edo hustu (loreontzien azpian, adibidez).
  • Kontuan izan, egunsentia eta ilunabarra direla eltxoen jarduera handieneko orduak.

Kaixo, uda! Agur eltxoak!

Itzuli