Baratzezaintzan hasteko ikastaroa
Datorren uztailaren 15ean baratzezaintzaren oinarriak ezagutuko ditugu Kimubat Taldeko Aitziber Otegiren eskutik. Prestakuntza-saioa Kimubat Gardenen izango da eta bi ordu iraungo ditu, 17:30etik 19:30era.
Prezioa 5€-koa izango da (bazkideentzat, doan), eta % 10eko deskontua izango dute parte-hartzaile guztiek hainbat baratzezaintza-produktutan.
Baratze bat lantzen hasteko funtsezko jarraibideak eskainiko ditu Aitziberrek: nekazaritza ekologikoa zer den, zein lanabes erabili eta zertarako, ongarri motak eta erabilpena, garaian garaiko barazkiak landatzeari buruzko gakoak eta abar.
Izen-ematea:
garden@kimubat.eus
943 15 00 85