Ospatu uda barbakoarako errezeta goxoekin

Piztu parrila eta disfrutatu BBQ udaz!

Eguzkia disdiratsu dago, tenperatura gora doa, geroz eta gehiago geratzen gara lagunekin, terrazetako proposamenak eta barbakoak oso erakargarriak dira… Zer egingo dugu? Guztietara joan!

Beraz, udan barbakoa egiteko plana baduzu, errezeta osasuntsu batzuk proposatuko dizkizugu. Bai, odolkiak, haragi txigortua, hanburgesak eta kostilak oso goxoak dira, baina irudimena pixka bat gehiago ere erabili dezakegu. Ez duzu uste? Hemen dituzu aukera ezberdinak!!

Oilasko eta anana broxeta

brochetas de pollo bbq jardinarium kimubat

 

Osagaiak: (laukitxoetan moztuta)

  • Oilasko petxugak
    Anana freskoa
    Koloretazko piperrak
    Gatza eta piperbeltza

Prestaketa:

  • Txandakatu oilasko, anana eta piper laukitxoak broxetan
  • Bota gatza eta piperbeltza
  • Kozinatu parrilan oilaskoa ondo egina eta barazkiak xamur eta doratuak egon arte. 


Berenjena medaloiak gaztarekin

berenjena bbq jardinarium kimubat

Osagaiak:

  • Berenjenak
  • Oliba olioa
  • Errulo-gazta
  • Eztia

Prestaketa:

  • Garbitu ondo berenjenak eta xerretan moztu (azalik kendu gabe).
  • Gatza duen uretan eduki 10 minutuz.
  • Bota oliba olioa eta moztu gazta medaloi txikietan.
  • Jarri sutan doratu arte.
  • Erretiratu eta jarri gazta zati bat berenjenaren gainean urtu dadin.
  • Ezti txorrotada bat bota.


Gari-zainzuriak hirugiharrarekin


esparragos bbq jardinarium kimubat

Osagaiak:

  • Gari-zainzuriak

  • Grasarik gabeko hirugiharre xerrak

  • Gatza eta piperbeltza

Prestaketa:

  • Bildu zainzuriak hirugihar xerra batekin
  • Olioarekin ondo barnizatu
  • Bota gustuko dituzun espezieak
  • 10-12 minutuz sukaldatu, bueltak emanaz, hirugiharra txigortuta eta zainzuriak xamurrak egon arte. .

Zerbait gehiagorekin lagundu nahi baduzu, letxuga eta pepinoa oso aukera onak dira. Espektakularra! Eta bukatzeko, postrea ere parrilan. Zein aukeratuko duzu? Sandia ala anana? Biak zoragarriak daude brasan!

Itzuli