Albisteak

Hemerocallisa

Hemerocallisa

Asian jatorria duen landare bizikorra da; duela 4000 urte baino lehenago apaingarri, elikagai eta sendagai gisa erabiltzen zena. Neguan desagertzen diren itxura basatidun landareak dira. Izar-itxurako kaliza gogorarazten digun lore ederrak ematen ditu. Lore bakoitza loratutako egun berean, iluntzean, desagertzen da, eta ondoren, zurtoin berean lore berri bat sortzen da hurrengo egunean. Hori dela eta, “egun bateko lirio edo ostargi-belar” gisa ezagutzen da. Arruntenak udaberri – udan loratzen dira eta bere loreak jangarriak dira, gure entsaladei kolore-ohar bat emanez. > Info +
Zuhaitz apaingarriak (II)

Zuhaitz apaingarriak (II)

<h2> 2.3.APAINGARRIEN INTERES PUNTUAK</h2> <p>Zuhaitzen forma eta egituraz kanpo badaude elementu espezifiko batzuengatik desberdindu izan eta desberdintzen diren zuhaitzak. Koka ezazu honelako zuhaitz bat bere berezitasuna nabarmenduko duen kokaleku batean.</p> > Info +
Heskai apaingarriak

Heskai apaingarriak

Heskai formal edo informalek paper garrantzitsua izan dezakete lorategi batean, izan ere egitura eta izaera berezia eman diezaiokete beraien forma geometriko edo muga fisikoa medio. Heskai batzuen garai esanguratsuena negua izan ohi da ezpela edo xarma kasu. > Info +
Clematide

Clematide

Igokari erorkorra,&nbsp; ahien itxurakoa, loraldi ikusgarria duena, eta oro har, lur emankorrak eta drainatuak atsegin dituena.Euskarri baten beharra izaten dute hazteko, eta kasu batzuetan, barietatearen arabera, zuhaixka eta hesietan gidatu daitezke beraien loraldiarekin lagungarri izan daitezen edo hormak edo itxiturak estaltzeko ere erabili daitezke. > Info +
Irisa

Irisa

Bere izenak latinari erreferentzia egiten dio (iris) bere loreek dituzten kolore barietate anitzagatik. Lirioa oso espezie arrunta da ipar hemisferioan eta habitat oso desberdinetan aurkitu daiteke: basamortuetatik hasi eta eskualde oso hotzak diren mazeletaraino. Toki hotzetan errizoma motakoak izaten dira eta toki lehorretan, aldiz, erraboildunak (gehiegizko hezetasunagatik kaltetu daitezke). > Info +